2018 / 2019 Eskaintza

I. Maila

Hastapen-maila egingo dute matrikularen urte naturalean 5 edo 6 urte betetzen dituztenek.
IkastaroakIkasgaiakAsteko klase denboraOharrak
5 urteko umeakKontaktua90 minutuko 2 saioIkasgai bakarra
6 urteko ikasleakKontaktua90 minutuko 2 saio 
+ Instrumentuen txandaketa30' 

II. Maila

Instrumentuak: AKORDEOIA, BATERIA, BAXU ELEKTRIKOA, BIOLINA, BIOLONTXELOA, GITARRA KLASIKOA, GITARRA ELEKTRIKO/AKUSTIKOA, KANTUA(1), KLARINETEA, PANDEROA, PERKUSIOA, PIANOA, SAXOFOIA, TRIKITIA, TRONBOIA, TRONPETA, TXISTUA, ZEHARKAKO FLAUTA. 
(1) Kantuaren espezialitateari dagokionez, aurretik elkarrizketa egingo da espezialitate horretan ikasteko bideragarritasuna baloratzeko.
Matrikula egiteko urte naturalean 7 urte beteta dituztenentzat. 6 ikastaro ditu, modu honetan banatuta:
IkastaroakIkasgaiakAsteko klase denbora
1. eta 2.Instrumentua
Musika Lengoaia
30'
45 minutuko 2 saio
3., 4., 5.Instrumentua
Musika Lengoaia
Instrumentu-taldea 
Abesbatza
30'
45 minutuko 2 saio
30' edo 60' ikasle kopuruaren arabera (1)
Aukerakoa
6.Instrumentua
Instrumentu-taldea
Harmonia
Inprobisazio hastapena
Abesbatza
30'
30' edo 60', talde kopuruaren arabera (3)
60' (hautazkoa)
30' edo 60', talde kopuruaren arabera (hautazkoa) 
60' (2) 
(1) Kantu ikasleek koroa edo ahots-taldea ikasketak egin beharko dituzte.
(2) ABESBATZA ikasgaia derrigorra da, ikasturte baten behintzat II. mailan. Hala ere, 3., 4., 5., 6. edo lau ikasturteetan egin ahal izango da banaka horrela nahi izanez gero.
(3) 6. mailako ikasleentzat instrumentu-taldea edo inprobisazio hastapena hautazkoa izango da. Pianoko ikasleek, gainera, aipatutakoen edo abesbatzaren artean aukera dezakete.

III. Maila

II. maila gaindituta edo ezagutza baliokideak dituzten ikasleentzako. 6 ikasturtetan zehar egiten da ondorengo ikasgai hauen bitartez:
Ikasgaiak Asteko klase denbora (minututan)
Instrumentua
Instrumentu-taldea
30'
30' edo 60' ikasle kopuruaren arabera (1)
HAUTAZKOAK
Ikasgaiak Asteko klase denbora (minututan)
Abesbatza
Harmonia
Inprobisazio hastapena 
Instrumentu melodikoentzako inprobisazioa
60'
60' taldeka
30 edo 60', (taldeka, 30 edo 60 min, ikasle kopuruaren arabera)
30 edo 60' banaka
(1) Instrumentu-taldea edo inprobisazio hastapena hautazkoa izango da.

IV. Maila

Maila honetara III. maila gaindituta edo antzeko ezagutzak dituzten ikasleak sartuko dira.
Ez du ikastaro kopuru finkorik, muga ikaslearen interesak eta dedikazioak ezarriko baitute.
Ikasgai eta denboren eskaintza III. mailak duenaren baliokidea izango da.
Eskolan lehenengoz matrikula egiten duten ikasleek eta matrikula-orrian, aldez aurretik musika ezagutzak dituztela adierazten dutenak, PROBA egin beharko dute ikastaroa eta maila zehazteko.

Tailerra

14 urtetik gorakoentzako edo II. maila gaindituta dutenentzako.
Edozein instrumentu modalitate honetan egin ahal izango da.
30 edo 60 minutu arteko tailerrak egiteko aukera egongo da.

Comentarios

Entradas populares